• 946 24 13 84
  • bilbao@altermetodo.com

GORA HAURRENTZAKO POESIA!!

GORA HAURRENTZAKO POESIA!!

GORA HAURRENTZAKO POESIA!! (Hoy en el diario Deia y en Berria hablamos sobre la importancia de la rima en la lectoescritura)

Gure seme-alabekin liburu bat erostera goazenean, maiz, gurasook poesia edo olerkigintza baztertu egiten dugu automatikoki.

Guk geuk ikusi dugunez, errimarekin esperientzia duten bi eta sei urte bitarteko haurrak idazketan eta irakurketan bikain aritzen dira gero. Soinuekin jokatzea letreiatzeko edo letrak banaka esateko lagungarria izaten da, baita ere. Abestiak, olerkiak, bertsoak, errimak ezagutzeak edota asmatzeak irakurtzeko eta idazteko ikasketa prozesuan bidea errazten die. Erritmoa, umorea eta aurresan ahal izateak oso erakargarria bihurtzen du prozesu hori.

Orokorrean, umorearekin jokatuz gero, haurrekin irakurketa gogoko izatea eta ohitura bihurtzea errazagoa suertatzen da. Ez dugu ezer berririk esaten.

Eman diezaiogun ba bere tokia gure apaletan haurrentzako literatura genero honi.

Gora haurrentzako poesia!!

Enlace a Artículo publicado en Berria

Enlace a  Artículo publicado hoy en Deia

 

La importancia de la rima en la lectoescritura

 

#montessori #montessoribilbao #montessorieuskaraz #montessorieuskera #clasesparticularesbilbao #akademiabilbo #academiabilbao #lectoescritura

Bilbao

Leave a Reply