• 946 24 13 84
  • bilbao@altermetodo.com

2019 – BELAUNALDIARTEKO TOPAKETAK antolatzen ditugu

2019 – BELAUNALDIARTEKO TOPAKETAK antolatzen ditugu

BELAUNALDIARTEKO TOPAKETAK antolatzen ditugu.

Ikastetxe (Haur eta Lehen Hezkuntza) eta Zahar-etxeen arteko topaketa programatuen inguruan aholku ematen dugu, topaketak planifikatzen ditugu eta prozesu osoan laguntzen dugu.

 

Belaunaldiarteko Topaketak

 

*Informazio gehiagorako [Leer más] sakatu

 

 

Haurrentzako onurak:

• Pertsona nagusiekin momentuak konpartitzeak haurren garapena aberasten du. Ezagupen eta esperientzien transmisioa ematen da.
• Nagusiek gero eta portzentai altuagoa suposatzen duten gure gizarte honetan, haurrei zahartze prozesua naturaltasun haundiagoz ikusten laguntzen die, bai bere inguruko pertsonen zahartzea eta baita norbere buruarena ere. Nagusiekiko perspektiba aldatzen zaie eta haurrei harremana hauekin erakargarriagoa bihurtzen zaie, begirunetsuagokoa eta burutsuagoa.
• Nagusiekin egotearen “beldurra” gainditzeko lagungarria da. Zimurdurei, bastoiei eta gurpildun aulkiei euki diezaioketen errefusa gainditzen laguntzen diete haurrei. Arlo honetan, haurrek euren aiton-amonekin edo aitite-amamekin dituzten harremanak direla eta, aurrerapausuak ikusten ditugu.
• Haurrek Zahar-etxeei buruzko ikuspegi normalizatua euki dezaten ona da.

 

Nagusientzako onurak:

• Haurrek nagusiei harreman baten itxaropena ematen diete. Nagusiak berak etorkizuna daukala ikustea garrantzitsua da, hau da, horizonte bat daukala sentitzea, ez iragan bat bakarrik.
• Nagusien errutinak apurtzen ditugu, aire freskoari leihoak zabalduz. 65 urtetik gorako pertsonen arteko bi herenek euren familiazkanpoko 35 urtetik beheragoko gazteekin harremanik ez dute gure gizartean. Maiz bakardade sentimendua okerragotzen da.
• Haurrekin momentuak konpartitzeak nagusiek euren buruaz duten ikuspegia hobetzen du. Pertsona baliagarri eta beharrezkoak direnaren kontzientzia indartzen laguntzen die. Autoestimua eta segurtasuna hobetzen die.
• Zahartzearen 4 esferak lantzea suposatzen du (soziala, mentala, funtzionala eta klinikoa). Nagusiak amaigabea dan energi iturri batekin kontaktuan egongo dira, haurrekin, alegia, nagusien atentzio maila gorantza joango da, sormena erabili beharko dute eta, huts egin nahiko ez dioten haur baten aurrean sentitzean, ekintza fisiko eta mentalak egiteko estimulatuta sentituko dira. Beste kontestu batetan burutuko ez lituzketen ekintzak, hain zuzen ere.
• Guzti honek, beraz, ondorio baikorrak ditu bai Nagusien osasunean eta baita bizi-kalitatean ere.

Belaunaldi hain desbedinetako haur eta nagusiak biltzeak afektu eta errespetu handia pizten du bi norantzatan.

Altermetodo Hezkuntza Soluzioak-etik egiten dugun apustuak zertan datza: ikasturtean zehar, belaunaldiarteko aldizkako topaketa dinamika bat eraikitzea. Prozesua prestatze fase batekin hasten da eta aldizka biltzearen ohitura sortzea da helburua, belaunaldiarteko talde egonkor bat eratuz.

 

 

 

 

 

 

#montessorieuskaraz #montessoribilbao #montessoribizkaia #academiabilbao #akademiabilbo #clasesparticularesbilbao #clasesrefuerzobilbao #campamentosbilbao #campamentosbizkaia #talleresinfantilesbilbao #actividadesinfantilesbilbao #actividadesinfantilesbizkaia #encuentrosintergeneracionales  #encuentrosintergeneracionaleseuskadi  #encuentrosintergeneracionalesbizkaia

Bilbao

Leave a Reply